enetan, nekagarria iruditzen zaidala eskola. Bertan irakasleak jasan, nahiz eta guztiak berdinak ez izan. Benetan, dagoeneko 13 urte ditut eta DBH-en sartu nintzenetikan, ez gara gelditu une batez ere. Etxekolanak hemendik, gero lanak bestetik eta nola ez ikastea. Badakit, oraindik beste 4 kurtso falta zaizkidala DBH amaitzeko, baina ohitu arte, kostatzen da. Gainera kriston aldaketa eduki dut ze eskolatik institutura! ordu gehio ... puf hobe nuke piskana joango banintz baina ezin dut, denak arrapatzen nau. Hala ere alde on bat ikusi diot honi ere, lagunak egin ditudala, klase batzuk ikaragarri gustatzen zaizkit esaterako frantsesa, baina argi daukat zein asignatura ez zaidan gustatu, TEKNOLOGIA eta ditsosozko HF-a. Irakasleak aiton batzuk dira bata betaurrekoekin eta bestea triparekin a ze parea karakola eta barea. Baina nahiz eta oztopo hauek eduki, aurrera jarraituko dut. Jakin nahiko duzue nola lortu nuen horri honen kokapena ezta? ba begira liburutegira joan eta han zegoen lista luzean ikusi nuen, badirudi hemendik jende asko pasatu dela. Zoriontzen diot honen web-a egin duen egileari, pena bat da holako gauzarik egiten ez jakitea. Beno hemendik aurrera jarraituko dut idazten. Barkatu, baina norbaitek ezagutzen al du neskan bat Mirari izenarekin? eske lengoan entzun nun izen hori (lagun batengatik) eta ezagutzea gustatuko litzaidake neska bat izen horrekin (berdin zaizkit bere urteak). AGUR